"Nola bizi hala kanta"

2018(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

OPERARA GOAZ, ZER DA HORI?????

Pasa den astean, ABAO-OLBEtik, Amaia etorri zen operari buruzko hitzaldi bat emoten. Bideo polita eta dibertigarriak ikusi genituen eta konturatu ginen opera bat ez dela bakarrik kantarien kontu bat ezta?. Gauza asko hartu behar dira kontutan: libretoa, musika, kantari printzipalak, abesbatza, atrezzoa, dekoratua, rejidorea, figuranteak, makiladorak, jostunak....  Bueno gauza horretaz egin zigun berba eta egia esan asko gustatu zitzaigun. Horrez gain, Esukalduna Jauregira joateko aukera ere izan genuen ," La Boheme" Pucciniren operaren aurre entsegua ikusten joan ginen eta barruko sekretutxu guztiak kontatu zizkigun Amaiak. Oso ondo pasatu genuen. Beitu argazkiak:
"LA BOHEME" AURREENTSEGUKO ARGAZKIAK

3 URTEKO GELAKOAK MUSIKA GELAN

Aurten 3 urtekoak musika gela bisitatzen hasi dira. Astelehenetan talde bat dator eta asteazkenetan beste bat. Bertan "Hontzi eta "Sagumagu" gure musikagelago zaindariekin ederto pasatzen dute. Kanta, dantza eta instrumentuak jotzen ikasten hasi gara, beitu beitu...
MUSIKA GELA HH·3

2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

1 PROIEKTUA: MUSIKA ETA EMOZIOAK

Ikasturtea hasi eta Lehenengo proiektua daukazue hau, Musika eta emozioak. Wix honetan, egin beharreko lana dago. Animo, musikak izugarrizko boterea du!!

2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

GURE TRIKITILARIA

Orain dala aste batzuk, trikitilari bat agertu zitzaigun eskolan, Nikola  du izena eta 5 urteko gelan dago, Jasone andereñoarekin. Jolastokia alaitzen ibili da bere trikiarekin eta musika gelara bere ekarri zuen. Bide batez trikitixa zer nolako instrumentua den ikasi genuen.  Aupa Artista!

SAGUMAGUREN ERRITMOAK

Gure musika gelako Sagu Maguk musika erritmoei zelan deitu erakutsi digu, bere sagu hizkuntzan noski!. Izen arraroak dira: TAA, TA, TITI... baina tire.... Sagu Maguri kasu eginez ikasi ditugu, eta baita hormirudia egin ere.





GORPUTZ PERKUSIOA LANTZEN

Pasaden egunean, erritmoak lantzen ibili ginen, bakoitzak erritmo bat prestatu behar zuen etxean gero klasean egiteko. Hona hemen argazki eta bideo batzuk
ERRITMOAK ASMATZEN
ERRITMOAK ASMATZEN
erritmoak asmatzen



ERDI AROKO MUSIKA

Bigarren hiruhilabetean Erdi Aroko musika landu dugu. 
Hasieran, musika ez zen idazten, ahoz aho transmititzen zen eta Erdi Aroan Guido dÁrezzori esker musika idazten hasi zen. Honen ildotik joan gara Erdi aroko musika lantzen eta hainbat gauzataz ohartu gara taldean lan egiten: bi motatako musika zegoela, instrumentu ezezagunak ezagutu ditugu eta erdi aroko partituraren egileak ere izan gara. Beitu beitu...






HARTZA TXIKIA (BISONTEAK ETA ARRANOAK)


HARTZA TXIKIA B TALDEA     HARTZA TXIKIA A TALDEA

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

ZELTIAR AMETSA

Aste honetan, Zeltiar ametsa izeneko melodiarekin jarraitu dugu, hona hemen egindako bideoa, ea zer deritzozuen.... hobetzeko asko dago oraindik baina lortuko dugu!!!
Zeltiar ametsa A taldea
Zeltiar ametsa B taldea